Motor gidari bat zauritu egin da Derion

a: Jon Goikouria Larrabeiti 2017ko aza. 22a, 13:23

Hirurogeita hamar urte inguruko gizona izan da eta istripua orain dela 15 minutu izan da. Ertzainak adierazitakoaren arabera, gizona Txorierri etorbidetik zetorren eta Deriora Mungiarako errepidetik sartzerakoan oreka galdu du. 

Urduri ipini da eta, horren ondorioz, lurrera erori da. Lekura Ertzaintzako patruila bi eta anbulantzia bat azaldu dira. Gizona apur bat zorabiatuta egon da eta odol-jario izan da. Hala ere, ondo dagoela ematen du.