Ibilbide horretan zenbait lekukok kontatzen dute herria nola bizi izan duten, eta nola ikusten duten horrek eduki duen paisaiaren bilakaera, landa mundutik gaur egun arte. Hala, paisaiaren aldetik eragin handiena izan duten guneak eta eraikuntzak aztertu dira: San Migel auzoa, Bilboko kanposantua, Ganbe inguruko Doneztebe ermita, Errekaldeko mahastiak, Seminarioa eta Parke Teknologikoa, besteak beste. Era berean, Deriok azken hamarkadetan izan duen aldaketa argazki zaharren bidez ikus daiteke, lehen soloz eta lantzarrez inguratutako baserriak, gaur egun etxez josita dauden auzune berriak direla. Ibilbideak herriaren erdikaldea, Ganbe, Aldekone, San Kristobal eta Arteaga zeharkatzen ditu, Zamudioko mugara hurreratu eta berriro abiapuntua heltzeko. Bideoa Labayru Fundazioak egin du.