Campusa 5 eta 16 urte bitarteko umeei dago zuzenduta, eta Politeknika Txorierri Ikastegiko aretoan zein Derioko kiroldegikoan egingo da goizean, 9:00etatik 14:00etara. Campusean izen-ematea Derioko kiroldegian egin daiteke, baita e-postaz ere, helbide honetan: info@campusfutsaltactic.es.
Guztira, 70 euro balio du campusean parte hartzeak. Horren truke, gazteek hamaiketakoa izango dute egunero eta, gainera, entrenatzeko kamiseta bi eta diploma bat jasoko dituzte. “Bizkaiko goi-mailako teknikari batzuek saioak zuzenduko dituzte eta Venancio hitzaldiak eta azalpenak eskainiko ditu. Umeei saio tekniko-taktiko bi eta bideo-saio bat emango dizkiegu goizero eta ostean, aretoan egingo dugu aurrekoetan ikasitakoa”, esan digu Iñigo Martinez entrenatzaileetako batek.
“Venanciok Bizkaian campusen bat egiteko interesa zuen, eta Pozgarri taldekoek ere bai. Eta, zorionez, campusa antolatu ahal izan dugu. Nor eta Venancio Derion egotea ohore handia da. Herri horrek ez du areto-futbolean ohitura handirik, baina oso leku aproposa da campusa egiteko. Izan ere, guk harrobia bultzatzea dugu helburu eta gainera, hemengo taldeek arteo-futboleko eskola jarri nahi dute martxan. Castron eta Zierbenan, areto-futboleko inguruko jaioterrietan, campusa antolatu eta gero sortu zituzten eskolak, esate baterako. Eskerrak eman behar dizkiogu Udalari laguntza itzela eman digulako”, esan du Iñigok.
Lau aldiz, Europako txapelduna
Venancio mundu mailako erreferentea da areto-futbolean. Venanciok hainbat talde entrenatu ditu –Castro, Caja Segovia, Autos Lobelle...– eta bere palmaresa ezin hobea da: Espainiako Liga, Europako Kopa eta Kontinentearteko Kopa behin irabazi ditu; Espainiako Kopa, lau aldiz; Espainiako Superkopa, hiru aldiz; eta Espainiako selekzioari dagokionez, lau aldiz irabazi du Europako txapelketa.
Informazioa:
Iñigo: 626068372
Unai: 655725587
www.campusfutsaltactic.es