Ilea emateko ekintza solidarioa

Aikor aldizkaria 2018ko urt. 31a, 11:43

Mechones solidarios irabazi asmorik ez duen elkartea da, eta ile naturalez egindako ile-ordeak behar duenaren eskura ipintzea du helburu. Horiek kimioterapiaren ondorioz ilea galdu duten lagunak izan daitezke, edo gaixotasun arraroren bat duten lagunak. 

Txorierri institutuko ikasle batzuek elkartearen lana ezagutzen dute, eta sentikorrak dira horrekiko zein lehen aipatutako lagunek dituzten arazoekiko. Horregatik ilea emateko ekintza solidarioa antolatzeko proposamena egin zieten Txorierriko ile-apaintzaileei. Ekintza martxoaren 18an egingo da eta datozen egunotan igarriko da haren gaineko informazio zehatza. Hala ere, eta aurreratu diguten moduan, ekintza Derion egingo da, jendaurrean, eta egun horretarako ere beste ekitaldi batzuk antolatuko dira. Ilea nahi duenak eman dezake, baldintza bakarra da, mototsa egin ostean, gutxienez 20 zentimetroko luzera izatea. Parte-hartzaileek bost euro ordaindu beharko dute.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).