Berarekin batera hauek aritu ziren bat-batean: Aissa Intxausti Aburruza (Lekeitio), Enare Muniategi Etxabe (Gautegiz-Arteaga), Iñigo Kortazar Elias (Algorta), Koldo Gezuraga Seijido (Gernika-Lumo) eta Mikel Retolaza Etxebarria (Busturia). Gurea Aretoa bete-bete egin zen Udabarriko Fasearen bigarren saioan. Gai emaile Xabier Sainz de la Maza Bilbao aritu zen, eta epaimahaia hauek osatu zuten: Joseba Santxo Uriartek, Mirari Azula Aurrekoetxeak eta Miriam Juaristi Urizarrek. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ibili zen. Udabarriko Fasearen hurrengo saioak apirilaren 21ean eta 22an jokatuko dira Otxandion eta Ondarroan hurrenez hurren.