BAN, Derio
EZ DOK HIRU. Euskal musikaren benetako istorioa da Mikel Martinez eta Patxo Telleriaren azken obra. Maiatzaren 27an, domeka, Baserri Antzokian izango dira bere bertsio askutikoan. Arratsaldeko 18:30etan.
Hona hemen obra honetaz hainbat aipamen:
“Ez dok Hiru”, Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.
Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean.