2018/06/01 20:00

"Erradikalak gara" bertsotan / berritsuketan. Baserri Antzokian Tximintxen eskutik

"Erradikalak gara" bertsotan / berritsuketan. Baserri Antzokian Tximintxen eskutik
BAN, Derio
Ane Labaka (bertsolaria) eta Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria). Baserri Antzokian ekainaren 1ean. Barikua. Arrastiko 20:00etan. Tximimintx euskara taldearen eskutik
"Erradikalak zarete" esaten digute. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahiean. "Erradikalak gara" esango dizuegu. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatuko duzue.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).