Ekaiaren 22an, zapatuz, "Txorierriko bira, oinez" mendi ibilaldia egingo da. Berbalagun talde baten ideia legez hasi zen, etaTxorierriko mendi taldeen laguntzaz antolatzen dena.
Osorik (51 km) edo zati bat. Norbereran indarrak neurtu.
Aurten ibilaldi osoak 51 km. izango ditu. Baserri Antzokian hasi eta bertan amaituko da. Urtero legez bakoitzak bere indarrak ondo neurtzea eskatzen da eta ahal duen zatia edo zatiak egitea.
Ordutegia.
8etan Baserri Antzokian dago zita jarrita. Hortik aurrerakoak gutxi gora beherako orduak dira. Larrabetzun 11:10etan, Artxandan (Leon jatetxean) 13:40etan, Erandio Goikoako elizan 16:10etan. Lauroetan 17:50etan eta azkenean Baserri Antzokian berriro 19:35etan.
Amaieran Torrelarragoiti txokoan, gura duenarentzat, afaria egongo da.
Informatzeko eta izena emateko Berbalagunaren telefonoan: 635 75 35 95
Ibilibidea "maps"en dago. Berau eta bidea erreztuko dituzten argazkiak ikusteko sakatu
hemen