Rallyan izena ematea doakoa da eta nahi duenak hartu ahalko du parte. Antolatzaileek bost gai emango dizkiete argazkilariei eta gai bakoitzeko argazki bat aurkeztu beharko dute. Argazkiak Derion egin beharko dira. Irudiak atera ondoren distira, kontrastea, saturazioa eta zuri balantzea doitzea onartuko da, beti ere argazki kameran bertan egiten bada. Ez da onartuko argazkia beste gailu elektroniko batean editatzea. Argazkiak jpg formatuan aurkeztu behar dira. Guztira, hiru sari emango dira: 200, 125 eta 75 euro. Sariak banatzea noiz izango den aurrerago jakinaraziko da. Ekitaldian, rallyan aurkeztutako argazki guztiak proiektatuko dira.