Hitzordua xakearekin

a: Derio Xake Taldea 2018ko mai. 30a, 09:42

 

Derioko Xake Taldeak “San Isidro” Nazioarteko Txapelketa antolatu du 20. aldiz, ekainaren 2rako. Txapelketa garrantzitsua da xake zaleen egutegian, eta Derion Euskal Herriko eta Estatuko xakelariak ez ezik nazio artekoak ere batzen dira.

 

Txapelketa 9:00etatik 14:30etara izango da Kultur Birikan, eta joko sistema suitzarra erabiliko da, zazpi errondatara. Aurreko edizioetan moduan, antolatzaileek 27 sari emango dituzte eta orotara 1.805 euro banatuko dituzte saritan. Txapeldunak 400 euro eta txapela jasoko ditu; bigarrenak, 250 euro; eta hirugarrenak, 200 euro. Bestetik, 18 eta 14 urtetik beherako onenek garaikurra jasoko dute saritzat.

Izena emateak 10 euro balio du eta doakoa da Elo fide>2300 kategoriaren barruan daudenentzat. Izena emateko azken eguna ekainaren 1a izango da eta hori 22:00ak arte egin ahalko da www.derioxaketaldea.wordpress.com  webgunearen bidez, derioxaketaldea@gmail.com helbide elektronikora mezua bidalita, edo 688688183 telefono zenbakira whatsappa bidalita. Izen-abizenak, NAN zenbakia eta adina jakinarazi behar dira izena emateko orduan. Dirua kontu korronte honetan sartu behar da: ES32 2095 0126 2091 0107 4776 (Kutxabank). Bestetik, izena ematea txapelketaren egunean bertan ere egin daiteke 8:30ak baino lehenago, lekurik baldin badago.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).