Kaleak eraberritu dituzte Derion

Aikor aldizkaria 2018ko eka. 8a, 10:05

Udalak Euskalherria eta Pagasarri kaleetan egin ditu hobetze-lanak, derioztarrei “herrigune hurbila, segurua eta bizigarriagoa” eskaintzeko. Lanetan 325.000 euro ipini ditu, eta Bizkaiko Foru Aldundiak 42.345 euroko laguntza eman dio. 

Esther Apraiz Derioko alkatearen esanetan, hemendik aurrera errazago izango da kale horietatik ibiltzea, izan ere, gune erosoagoak eta irisgarriagoak dira eta bertan lehentasuna eman zaio oinezkoari”.

Besteak beste, oinezkoentzako ibilbideak eta bideak argitu eta bereizi dira, eta aparkalekuak berrantolatu dira ahalik eta leku gehienak errespetatuz. Era berean, zola eta seinaleztapena guztiz berritu dira, eta LED argiak ipini dira faroletan,” argiteria publiko eraginkorragoaren eta ekologikoagoaren alde eginez”. Hiri altzariak ere hobetu dira, eta bankuak eta lorezaintzako elementuak jarri dira, kaleak edertzeko eta atseginagoak egiteko.