Kalejira goizez zein arratsaldez izango da: 12:30etik 13:00etara eta 20:00etatik 21:00etara, hain zuzen ere. Horrezaz gainera, magiaz gozatzeko aukera egongo da eskolako frontoian ere bai. Bertan, Borjo Meyer, Fabio Marchegiano eta Paco Agrado magoak arituko dira 18:00etatik aurrera.