Plaza orain dela 30 urte urbanizatu zen eta zoladura, gaur egun, apur bat hondaturik dago. Batetik, denbora luzea pasatu delako; bestetik, udal zerbitzuetako ibilgailuak plazatik igarotzen direlako: lorezaintza, argiteria, garbiketa… Lanek plazaren itxura aldatuko dute apur bat, baina gaur egungo irudiari eutsiko diote.