Gela Pedagogikoa, 20 urte gaztetxoengan txirrindularitzarako zaletasuna bultzatzen

a: Josu Uribe 2018ko aza. 20a, 10:28

“Ikasi, bizikletaz gozatuz” lelopean, eta Migel Madariagak eta Euskadi Fundazioak bultzatuta, Gela Pedagogikoak 20 urte daramatza gaztetxoak txirrindularitzan hezten. Hala, urte hauetan 2.500 bat umerekin egin du lan.

Urteurrena azaroaren 17an ospatu zuten Derion. Bertan, Ametsak errealitate bihurtuz liburua aurkeztu zen. Liburuan Madariagaren biografia jaso du Yon Suinagak. “Madariagak, esfortzu eta sakrifizio handiz, nazioarteko elitera eraman zuten euskal txirrindularitza. Herri osoa poztu zuen eta munduari Euskadiko irudirik onena eskaini zion”, esan zuen egileak.

Bestetik, Igor Anton txirrindulariari ere egin zioten omenaldia. Antonek aurten eman du amaitutzat bere ibilbide profesionala, Espainiako Itzuliaren lau etapa irabazi dituela; eta beste bat, Italiako Giroan. Era berean, Bizikletaren Jaia egin zuten 16. aldiz. Batez ere gaztetxoak izan ziren ekintzaren protagonistak. Horrek helburu hauek izan zituen, besteak beste: zaleei euren babesa eta laguntza eskertzea, elkarrekin bizikletaz ibiltzea, eta txapelketei hurrengo denboraldira arte agur esatea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).