Lapurrari leihoa apurtzeko erabili zuen matraka-giltza, labana bat eta marihuana-poltsa bi kendu dizkiote.
Esandakoaren arabera, gazte bera astelehenean atxilotu zuten Getxon, gutxienez 12 ibilgailutan lapurtu izanagatik. Akusatua atzo eraman zuten epailearen aurrean. Horrek aske utzi, eta berriro identifikatu zuten, Getxon egiten dabiltzan obra bateko etxola batean gerriko poltsa bat lapurtu izanagatik.