Derioko Xake Taldeak liburu-bilduma bat eman die Basauriko espetxeko presoei

Aikor aldizkaria 2019ko urt. 31a, 11:49

Derioko Xake Taldeak 60 liburu inguru eman dizkie Basauriko espetxeko presoei. “Ez dauka garrantzi handirik. Azken urteotan, laguntza eskaini diogu Bilboko Elizbarrutiari eta espetxeko apaizaren bidez helarazi dizkiegu liburuak presoei. Lagun batek liburuak bota nahi zituen eta guri bururatu zitzaigun horiek presoek aprobetxatuko ahal izango lituzketela. Bildumako liburuak literaturaren klasikoak dira”, esan digu Javier Franco elkartearen kideak.  

Ez da Basauriko kartzelakoekin harremanetan dauden lehenengo aldia. Izan ere, Derioko kluba urterik behin joaten da hara presoekin xakean jokatzera. “Gure ustez, edozeinek joka dezake xakean, eta, neurri handi batean, horregatik sortu genuen kluba, xakea herrira hurbiltzeagatik”. Taldea liga dabil jokatzen, eta, urtero moduan, nazioarteko irekia antolatuko du ekainean, San Isidroko jaien haritik.