Deriok 8 milioi euroko aurrekontua onartu du 2019rako

Aikor aldizkaria 2019ko ots. 1a, 12:02

Azaldu duten moduan, iaz baino 500.000 euro gehiago egongo dira; hau da, aurrekontua % 6,85 handitu da. “Derioztarren beharrizanei erantzuna emateko gauza izango gara, eta kalitateko zerbitzu publikoak eskaintzen jarraituko dugu”, esan du Esther Apraiz alkateak.

Gobernu-taldearen esanetan, aurrekontuek garapen ekonomikoari, gizarte-politikei eta kultura-politikei emango diete lehentasuna. Era berean, inbertsioak % 75 handituko dira eta horietara, zehatz-mehatz, 503.002 euro zuzenduko dira. Aurrekontuen zatirik handiena hartuko duten proiektuen artean hauek daude: alde batzuetako argiak eta zebra-bideak hobetzea (60.000 euro), Nagusien Etxeko lokal berria egiten hasteko lanak (80.000 euro; behin betiko proiektua onartzen denean diru-partida handituko da), eta hainbat kale – Euskal Herria, Landa…– hobetzeko lanak (98.000 euro).

Aipatu dutenaren arabera, herritarren eskaerak hartu dituzte kontuan aurrekontuak onartzeko orduan. Horrela, derioztarren iradokizunak jasotzeko, Udalak hainbat topaketa antolatu ditu 2018an, eta hainbat komunikazio-kanal ere erabili ditu. “Berrogeita hamahiru proposamen jaso ditugu. Guztiak aztertu ditugu eta asko aurrekontuetan daude; gutxi batzuk aztertzen gabiltza oraindik”. Bestetik, adierazi dute aurrekontuak negoziatzeko prozesua zabalik egon dela oposizioko alderdi politiko guztientzat. Horri lotuta, hitz egiteko eta negoziatzeko prest daudela berretsi dute, eta adierazi dute haien ateak zabalik egongo direla alderdi politiko guztientzat, “derioztarren ongizatea sendotzeko eta Derio eraikitzen jarraitzeko”.

 

Zenbakitan

Herritarren segurtasuna                       464.756,12 €

Hirigintza eta obrak                            714.299,05 €

Zerbitzu orokorrak                              1.262.781,60 €

Ingurumena                                         315.500,00 €

Langileentzako prestazioak                 10.000,00 €

Gizarte-laguntza                                  376.354,80 €

Enplegua                                             66.000,00 €

Osasungarritasun publikoa                  9.500,00 €

Hezkuntza                                           333.090,63 €

Kultura eta euskara                             1.590.324,21 €

Kirola                                                  710.925,90 €

Landa-garapena                                  1.217,00 €

Ekonomia sustapena                           50.600,00 €

Azpiegiturak                                       256.000,00 €

Gobernu-organoa                                232.317,62 €

Administrazio orokorra                       1.067.515,20 €

Ogasuna                                              276.288,44 €

Mankomunitatea                                 271.772,43 €

Guztira                                               8.009.243,00 €

 

Langileak                                            2.105.768,87 €

Gastu arrunta                                      2.515.945,00 €

Transferentziak eta dirulaguntzak       2.819.312,12 €

Kreditu orokorra                                 40.215,01 €

Inbertsioak                                          503.002,00 €

Langileentzako aurrerakinak               25.000,00 €

Guztira                                               8.009.243,00 €

 

Erakunde autonomoak:

Derioko Udal Kiroldegia (DUK): 1.121.545 euro; Udalak 586.045 euro ipintzen ditu; eta kiroldegiak, 535.500 euro (bazkideak). 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).