Ioritz Aurrekoetxea, hirugarrena Reinosan

Aikor aldizkaria 2019ko mar. 22a, 15:05

Domekan Espainiako Biketrial Txapelketaren proba bat egin zen Reinosan, eta Ioritz Aurrekoetxea derioztarra hirugarrena gelditu zen bertan. 

Aurrekoetxea lehia bizian ibili zen Asturiaseko pilotu batekin bigarren postua lortzeko, baina azkenean hirugarrena izatearekin konformatu behar izan zuen. “Pozik gaude emaitzarekin”, esan digu aitak. “Badakigu, akats inozo pare bat izan ez balitz, bigarren postua lortu ahalko genukeela”.

Espainiako Biketrial Txapelketak hiru proba ditu: bigarrena Kordoban egingo da; eta hirugarrena, Katalunian.