Orain dela hiru urte argazki-kamara erosi eta argazkilaritza ikasketak hasi zituen. “Hasierako probak eta ibilbideak herrian bertan egin nituen; argazki asko atera ziren handik. Bestetik, bi urteko atsedenaldiaren ostean hasi nintzen diseinua berriro lantzen, eta berriro ere ipini nuen arreta herriko guneetan: eraikinetan, kaleetan… denbora ematen nuen lekuetan”.