Familia-nekazaritzaren Nazioarteko Konferentzia, Derion

a: fao.org 2019ko mar. 27a, 14:33

Asteon, Familia-nekazaritzaren VI. Nazioarteko Konferentzia egiten dabiltza Derioko Seminarioan. Konferentzia Munduko Landaguneak antolatu du, eta bertan mundu osoko ordezkariak izango dira, hala nola, gobernuetako ordezkariak, nekazaritzako elkarteak, FAO eta FIDA erakundeak, Familia Nekazaritzaren aldeko plataformak, landa garapenerako elkarteak, kooperatibak, gobernuz kanpoko erakundeak eta ikerkuntza zentroak. Aurreko egunetan ekitaldiak izan badira ere, konferentziari gaur eman zaio hasiera ofiziala.  

Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2019-2028 Familia-nekazaritzaren Hamarkada onetsi zuen 2917an, bost kontinenteetako familia nekazarien egoera hobetzeko asmoz. Konferentziak Hamarkadaren agendari ekarpena egitea du helburu, eta Hamarkadaren Ekintza Planerako kalitateko inputak garatzea. Era berean, elkarrizketa eta aliantza berriak sustatu nahi ditu lehen aipatutako Agenda ezartzeko. Konferentziak beste helburu hauek ere baditu: familia-nekazaritzaren garrantzia azpimarratzea, familia-nekazaritzaren aldeko politika publikoak garatzea eta ezartzea, elkarrizketa politikorako tresnak eta plataformak indartzea eta erakunde nekazariak sendotzea. Ekitaldietan parte hartuko dutenen arten hauek daude: Renato Alvarado Rivera, Costa Ricako Nekazaritza eta Abeltzaintzako ministroa; Esther Penunia, AFAren idazkari nagusia; Lautrato Viscay, REAFeko idazkari teknikoa; eta Josefa Leonel Sacko, Afrika Batasuneko Landa-Ekonomia eta Nekazaritza Batzordearen komisarioa.      

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).