Campus teknologikoa

a: seguritron.com 2019ko api. 3a, 10:53

Teknogune Txorierriko campus teknologikoa da, eta lehenengo aldiz egingo da Derioko Kultur Birikan apirilaren23tik 25era bitartean. Campusa 16 urtetik 18 urtera bitarteko gazteentzat da eta horretan lau arlo jorratuko dira: robotika, bideo-jokoak, zientzia eta genetika. Izena emateko epea apirilaren 15era arte egongo da zabalik.

Campusa Gaztedi Txorierri programaren barruan dago, eta Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta EGAZ Txorierrirekin batera. Doako autobusa ipiniko da gazteak Deriora hurbildu daitezen. Informazio gehiago: http://teknogune2019.txorierri.eu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).