Ongintzazko gospel kontzertua gaur, Derion

Aikor aldizkaria 2019ko api. 23a, 09:00

Aba Taano taldeak gospel kontzertua eskainiko du gaur, apirilak 23, arratsaldeko 7:30ean Derioko San Isidro elizan. Doako kontzertua izango da eta hura amaitzen denean emaria eskatuko da. Batzen den dirua Música para salvar vidas egitasmoari emango diote.

Música para salvar vidas proiektua 2005. urtean ipini zen martxan Kanpalan, Ugandan. Egitasmoaren sustatzaileek etxe bat alokatu zuten Kanpalaren kanpoaldeetan, eta bertan 30 gazte eta irakaslerentzako lekua dago. Helburua da gazte horiek heziketa jaso dezatela, lana topatu ahal izateko. Bestalde, musika ezinbesteko ardatza da haientzat eta gaur egun lau talde dabiltza zentroan: Natumayini, Aba Taano, Af Ndanza, Kawá eta Kalemas. Abeslari gazteek Ugandan eta Ruandan izan ezik Espainiako estatuan ere eskaintzen dituzte kontzertuak, eta gaur beren ahotsekin disfrutatzeko aukera edukiko dugu Derion.

Informazio gehiago: www.musicaparasalvarvidas.org eta http://www.abataano.com.