Estankoa zapatutik dute itxita eta espero dute, pertsiana berria gaur ipintzen badiete, bihar zabaldu ahal izatea. Bestetik, atea eta beste triskantza batzuk ere konpondu beharko dituzte, eta esan digute dena konpondu arte hilabete bi pasa daitezkeela. “Egia esan, atsekabetuta barik, amorratuta gaude, hainbat aldiz lapurtu digutelako. Hainbat aldiz, ezen ez baitakigu zenbat izan diren”.