Ur-hornidura aldi baterako etengo da bihar Arteaga auzoan

a: www.moneycrashers.com 2019ko eka. 20a, 09:36

Derioko Udalaren Facebooken iragarri dutenez, sareko matxura dela eta, ur-hornidura aldi baterako etengo da bihar, ekainak 21, 09:00etatik 14:00etara. Etenaldiak Arteaga auzoko zenbaki hauetan edukiko du eragina: 29, 30, 31, 32, 33, 34, 35, 36, 37, 38, 39, 40, 41, 42, 44 eta 45. Teknologia Parkean ere ur barik izango dira, zehatz-mehatz Berreagan (808, 810 eta 812) eta Geldon (806).