Egitasmoak txirrindularitzan parekotasuna bultzatzea du helburu, eta Madariagak eta Iñaki Zaratek zuzenduko dute. Haiekin batera, hauek osatuko dute lantaldea: Joseba Gorostiza, Marimar Sainz, Ibai Lejarraga, Xabier Murias eta Beñat Vera.
Bestalde, emakumezko txirrindularientzako osasun-zentroa ere atonduko da –Osasun Centrum–, eta bertan mediku traumatologo bi, nutrizionista bat eta psikologo bat egongo dira. Egitasmoak Gela Pedagogikoaren instalazioetan izango du egoitza, Derioko Seminarioan hain zuzen ere.