Tximintxek lehen bilgunea antolatu du urriaren 26rako

Aikor aldizkaria 2019ko ira. 18a, 11:15

a: Tximintx Komunitatea

Hurrengo urteetan antolatuko diren ekintzak eta lan-ildoak zehaztea du helburu Tximintx komunitatearen bilera honek. Jarduera urriaren 26an antolatuko da 09:30etatik 14:00ak arte, Larrabarri Baserrian (Derio). Bilera amaitzean poteoa prestatu dute Derioko kaleetan zehar. Bileran parte hartu ahal izateko izena eman behar da Tximintxeko Facebook kontuaren bidez.