Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboan “Ondarea plazara eta alderantziz” argazki-bilduma antolatu dute urriaren 18rako (16:00etan). Parrokiek bizitza sozial, espiritual eta kolektiboaren testigantzak batu dituzte menderik mende, eta zeregin hori argazkien bidez erakutsiko dute: erromeriak, jaiak, ekitaldiak, prozesioak, hotsandiko ospakizunak, erromesaldiak… Informazioa eskuratzeko eta erreserba egiteko: 944 062 490 telefono-zenbakia eta info@aheb-beha.org helbide elektronikoa.