Autoaren jabea Derion bizi zela egiaztatu ondoren, ertzaintza gidariaren etxebizitzan azaldu zen. Ibilgailua garajean zegoen arren, ezin izan zuten momentu hartan jabea aurkitu. Handik ordu batzuetara, etxebizitzara itzuli ziren eta orduan egiaztatu zuten jabea kontrolgunetik ihes egindako gidaria zela.