Karatearekin hitzordua, bihar Derion

Aikor aldizkaria 2019ko urriaren 4a

Karate Bizkaiko Federazioak antolatuta, bihar, urriak 5, hitzordu garrantzitsu bi izango dira Derioko kiroldegian. Alde batetik, Bizkaiko Karate Txapelketa egingo da 30. aldiz, junior/kadete kategorian; eta bestetik, Kumite eta Kata Banakako Txapelketa, 21 urtez azpiko kategorian. Azken txapelketa hori 12. aldiz egingo da. Pisatzea 15:30ean hasiko da eta txapelketei 16:00etan emango zaie hasiera.