Derion bizi izandako emakume bat eta bere alaba itota hil dira sute batean, Laredon

a: @061Cantabria 2019ko urr. 4a, 13:04

Andrea (49 urte) eta neskatila (zazpi urte) bart hil ziren etxean zeudela, Laredon. Kantabriako Gobernuak berretsi digun moduan, emakumea Laredon jaio zen, baina urte batzuk eman zituen Derion bizi izaten.

112 Kantabriako zerbitzuak ohar batean jakinarazi duenaren arabera, auzokideek 01:55ean deitu zuten larrialdi-zerbitzura, nesken pisutik kea ateratzen zela adierazteko. Hara, Laredo suhiltzaileak ez ezik medikuak, Laredoko udaltzainak eta Guardia Zibila ere joan ziren. Suhiltzaileak etxera sartu zirenerako, ama hilda zegoen; alaba suspertzen saiatu ziren, baina alferrik. Guardia Zibilak esan du ama eta alaba hil direla kea arnastu izanagatik.