Derioko Udalak kiroldegiko fitness-aretoko ekipamendua berrituko du

Aikor aldizkaria 2019ko urr. 9a, 11:02

Udalak 93.730 euro zuzenduko ditu 38 makina kardiobaskular erostera: korrika egiteko sei zinta, lau bizikleta bertikal, 20 bizikleta indoor, sei bizikleta eliptiko eta stepper bi. Makinak alokairuan hartuko ditu lau urtean. Errentamendu-kontratuaren barruan makinak ipintzea eta mantentze- eta konpontze-lanak daude.  

Bestalde, entrenamendu funtzionalak egiteko materiala ere erosiko da, eta hainbat osagarri: baloi medizinalak, pisu errusiarrak, bankuak, eskailera horizontalak eta kutxa pliometrikoak, batzuk aipatzearren. “Kiroldegiko erabiltzaileek modernoak diren eta batez ere egoera onean dauden instalazioez gozatzea nahi dugu”, esan du Esther Apraiz Derioko alkateak. “Kiroldegian 3.036 harpidedun daude eta askok fitness-aretoa erabiltzen dute. Horregatik erabaki dugu aparatu hondatuen ordez azken belaunaldiko makinak ipintzea”. Udalak kirol makina berriak hornitzea lehiaketara atera zuen irailean, eta espero da ekipamendua urte amaierarako prest egotea.    

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).