Luis Vazquez derioztarra, borroka-arteetako Estatuko txapelduna

Aikor aldizkaria 2019ko abe. 16a, 17:20

Derioko Luis Vazquezek Borroka-arteetako Ireki Nazionala irabazi du defentsa pertsonal arloan eta maisuak kategorian. Lehiaketa bosgarren aldiz egin da aurten. Vazquezek 41 urte ditu eta luze darama borroka-arteak lantzen eta zabaltzen: bere ibilbideagatik ere domina eman diote. Bestalde, Vazquezen taldeak ere emaitza onak lortu ditu borroka kategorian, izan ere, lau taldekidek txapela eskuratu dute eta beste bi txapeldunordeak izan dira. Taldea hauek osatu dute: Alex Madariaga, Naiara Giraldo, Unai Torre, Enzo Vazquez, Leire Etxegarai eta Jose Mª Morgado.