Gure Señeak elkarteaz gain, beste 33 erakundek osatzen dute Bizipoza elkartea, eta Derion egindako ekitaldian hari buruzko dokumentala estreinatu zen. Gainera, “Gure Señeak, 10 urte aukera baten bila” erakusketa ere ipini zen ikusgai. Erakusketa martxoaren 1era arte izango da. Ekitaldian parte hartu zuten lagunen artean hauek izan ziren: Esther Apraiz Derioko alkatea, Ortzi Garitano eta Aitor Arrizubieta Toko bertsolariak eta Gaizka Garitano eta Ane Azkona Athleticen kideak.
Gure Señeak urteurrena ospatzen jarraituko du datozen egunotan. Hilaren 23an, “Gure Señeak” Eguna egingo da eta horren barruan, Kepa eta Arene anai-arreben oroimenezko lasterketa. Eta martxoaren 1ean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bizi Dantza ikuskizuna eskainiko dute Derioko kiroldegian, 12:00etan, Lainomendi dantza taldearen laguntzarekin.