Koronabirusa

Ludotekako eta gaztelekuko jarduerak bertan behera Derion

Aikor aldizkaria 2020ko mar. 12a, 14:57

Osasun Sailaren gomendioei jarraituta, Derioko Udalak prebentzio-neurriak hartu ditu koronabirusari aurre egiteko, eta ludoteka eta gaztelekua ixteko erabakia hartu du. Leku horietako tailer eta jarduera guztiak bertan behera geldituko dira gaurtik aurrera.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).