Koronabirusa

Derioko liburutegiak pintura lehiaketa antolatu du

www.zainduzaitez.com 2020ko mar. 20a, 14:30

Liburutegiak “Gereziak aurten doan jango ditut” ekimena ipini du abian. Hori pintura lehiaketa da eta derioztarrek aitite-amamak margotu beharko dituzte nahiago duten teknika erabilita: margoak, arkatza, boligrafoa, akuarelak, olioak… Lehiaketan nahi duten guztiek har dezake parte, adina edozein dela ere, parte eta autorretratuak ere onartuko dira. Sari bakarra emango da: kutxa bi gerezi.

Lanak liburutegia ireki eta handik 10 egunera aurkeztu beharko dira; atzeko aldean, izen-abizenak, telefono-zenbakia eta adina adierazi behar dira. Lanak Kultur Birikan ipiniko dira erakusgai.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).