Lehiaketan 16 urtetik gorako edonork har dezake parte, eta Deriorekin zerikusia duen mikroipuina aurkeztu beharko du euskara hutsean. Ipuinek gehienez orri batekoak izan beharko dute –1.700 karaktere–, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Epaimahaiak hauek hartuko ditu kontuan saridunak aukeratzeko: irudimena, sormena eta aurkezteko modua.
Lanak apirilaren 14ra arte bidali daitezke helbide elektroniko honetara: tximintx@gmail.com. Mezuaren gaian “Mikro ipuin lehiaketa” idatzi behar da; eta mezuan izen-abizenak, herria, ipuinaren izenburua, kategoria eta kontaktua. Derioko irabazleak 50 euroko diru-txartela jasoko du saritzat, Danerik Paraje Derioko Zerbitzu eta Merkataritzako Elkarte Profesionalaren eskutik; Deriotik kanpoko irabazlea balego, horrek 20 euroko diru-txartela jasoko luke. Ipuinak Tximintxen eskutan geldituko dira eta gizarte-sareetan eta bestelakoetan argitaratu ahalko ditu.