Ziztada kalean

Aikor aldizkaria 2020ko api. 3a, 09:32

Tximitx Derioko komunitateak Ziztada berripaperaren hirugarren alea kaleratu berri du. Berripapera hiru hilerik behin argitaratzen dute eta herriko etxe guztietako postontzian sartzen dute. Hala ere, oraingoan ezin da eta horregatik dabiltza bide hauen bidez zabaltzen: gizarte-sareak, WhatsApp-a eta e-maila. Hirugarren alean, Derion euskal kantak abesteko osatu den taldearen berri eman dute; baita Berba Egunak egitasmoaren berri ere. Halaber, Derioztarron Euskera txokoa eta txapelketa daude argitalpenean.