Koronabirusa

Sanisidroak bertan behera

Aikor aldizkaria 2020ko api. 8a, 08:56

Derioko Udalak bando baten bidez jakinarazi duenez, aurtengo San Isidro jaiak bertan behera utziko ditu, COVID19ak eragindako osasun-larrialdiaren harira, herritarren osasuna eta segurtasuna babesteko eta gaixotasunaren hedapena murrizteko.

Esther Apraiz alkateak eskertu du jai-batzordeak aurtengo jaiak antolatzeko egindako lana, eta esan du elkarrekin lan egiten jarraituko dutela, “2021eko jaiek herritarren itxaropen guztiak bete ditzaten, orain arte bezala”. Derioztarrek maiatzean ospatzen dituzte sanisidroak.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).