Osasun-langileek beren burua COVID19tik babesteko material-eskasia dago, eta egitasmoaren bidez beharrizan horri erantzuna ematen lagundu nahi dute. Horrela, bada, boluntarioak osasun-langileentzako plastikozko mantalak egiten dabiltza. Proiektuan josteko makina eta laguntzeko gogoa dituen edonork har dezake parte. Antolatzaileek materiala, patroia eta eredu bat ematen dituzte.
Materiala PSOEren tabernaren ondoan dagoen lonjan jaso daiteke 16:00etatik 19:00etara, egunero, astelehenetik domekara. Boluntario bakoitzari 10 mantal egiteko materiala emango zaio, eta mantalak eginda daudenean leku berberera eraman behar dira esandako ordutegian.
Egitasmoa Derioko erizain batek sustatu zuen gizarte-sareen bidez eta oso erantzun handia izan du.
Koronabirusaren gaineko azken datuak Txorierrin hemen