Tximintxek oinez egingo du 3. Berba Eguna

Aikor aldizkaria 2020ko ekainaren 4a

Tximintx Derioko komunitateak Berba Eguna hirugarren aldiz antolatu du zapaturako, ekainak 6. Azaldu dutenez, Berba Eguna oinez egingo dute eta hitzordua 10:00etan ipini dute elizan. Hogei lagunentzako txangoa izango da, ordu bikoa, eta bakoitzak bere maskara eta gela eraman beharko ditu. Amaieran, Aldekoneko Hariztia garbitzeko ekimena egingo dute. Izen-ematea tximintx@gmail.com helbidera idatzita egin behar da.