Euskal Herria kalearen atzealdea berrurbanizatzen dabiltza Derion

Aikor aldizkaria 2020ko ira. 1a, 14:31

Berrurbanizatze-lanak Euskal Herria kaleko laugarren eta seigarren atarien parean egiten dabiltza, u-itxura duen bidean hain zuzen, eta abuztuan hasi ziren. Derioko Udalak azaldu duenez, lanek udalerriko irisgarritasuna hobetzeko eta bermatzeko helburuarekin egiten dute bat, eta, hortaz, eremuko urbanizazioa hobetuko da, oinezkoen mugikortasuna lehenetsiko da eta aparkalekuak berregokituko dira.

Zehatz-mehatz, bi motatako lanak egingo dira: alde batetik, egungo zoladura guztiz eraberrituko da eta plataforma bakarra ipiniko da oinezkoentzat eta ibilgailuetarako; bestetik, eraikinen eta lokalen alboko oinezkoen gunea zabalagoa izango da eta bakarrik oztopo-zutoinek mugatuko dute. Era berean, beste aldeko aparkalekuak berregokituko dira leku zabalagoa egoteko eta, hortaz, oinezkoei eta inguruko lokalei lehentasuna emateko. Euskal Herria kalea eta eraikinen atzealdea lotzen dituzten espaloiko eta oinezkoen pasabideko zoladura ere berrituko da eta bertan udalerriko gainerako lekuetan dauden baldosak ipiniko dira.  

Udalak 96.937 euro ipiniko ditu lanetan. Horiek Excavaciones y Obras de Riesgo SL enpresa egiten dabil eta azarorako-edo amaitzea espero dute.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).