Derio eremu gorrian sartu zen barikuan, eta Osakidetzak gaur argitaratutako datu epidemiologikoen arabera, 100.000 biztanleko, 14 eguneko tasa 509, 89 da bertan. Azken egunetan, 16 positibo berri antzeman dira Derion. Gizarte-sareen bidez, Esther Apraiz Derioko alkateak prebentzio-neurriak ahalik eta gehien zorrozteko eta arduratsuak izateko deia egin die herritarrei, “atzerapausorik ez emateko eta herritarren osasuna eta segurtasuna bermatzeko”.