Derio eremu gorrian sartu zen barikuan, baina Osakidetzak gaur emandako datu epidemiologikoen arabera, eremu horretatik atera, eta eremu laranjan dago. Horrela, 100.000 biztanleko, 14 eguneko tasa 478,99 da bertan. Atzo eta herenegun ez zen positiborik antzeman Derion.