Grafitiak gaur bertan izango ditugu ikusgai Derioko hainbat lekutan: udaletxean, kiroldegian, Kultur Birikan eta 40 dendatako erakusleihoan. Batetik, kanpainaren logoa margotu dute, bestetik, “Nire bizitzako emakumea naiz” edo “Nire buruaren jabe, ni neu” bezalako esaldiak. Kanpainaren aurkezpena gaur goizean izan da Derioko plazan. Esther Apraiz alkatea, Nekane Aiarza alkateordea, Josu Orbe Politeknikako zuzendaria eta Mari Mar Mellado merkatarien elkartearen presidentea izan dira bertan.