“Kanpaina honen bitartez, udalerriko negozioekin dugun konpromisoa berretsi nahi dugu, eta, aldi berean, herritarrei tokiko saltokietan erostearen garrantzia ikusaraztea”, azaldu du Esther Apraiz Derioko alkateak. “Egoera delikatua da oso. Orain, inoiz baino gehiago, tokiko komertzioa eta ostalaritza bultzatu behar ditugu. Gabonetako erosketak egiteko deskontua izateaz gainera, gutako bakoitzak bere aletxoa jarriko du, herria hainbeste girotzen duten sektore horiei laguntzeko. Herriko establezimenduek kalitatea, tratu pertsonalizatua eta profesionaltasuna eskaintzen dituzte”.
Kanpainaren oinarriak eta berarekin bat egin duten saltokien zerrenda www.deriokoudala.net webgunean kontsultatu daitezke. Bestalde, saltokietan “Derio Martxan” kanpainaren logotipoa ipiniko da ikusgai.