Derioko egoitzan, besteak beste, jantokia, egongela, tailerrak eta jarduerak egiteko gelak, profesionalen bulegoak, garbitokia eta dutxa atondu dira. Egoitza astelehenetik barikura, 09:00etatik 17:00etara, egongo da zabalik eta bertan 15 laguni emango zaie zerbitzua; hala ere, anbulatorioan, etxean eta komunitate-lokaletan pertsona gehiago artatzeko aukera egongo da. Bestalde, gizarte-langileak eta –hezitzaileak, psikologoa, zerbitzuaren arduraduna eta garbiketako langileak ere izango dira egoitzan.