Derio eta Loiu eremu gorrian sartu dira; Sondika atera da

Aikor aldizkaria 2021ko urt. 26a, 08:15

Osasun Sailak jakinarazi duenez, Derio eta Loiu eremu gorrian sartu dira, eta, ondorioz, Eusko Jaurlaritzak autonomia erkidego osorako ezarritako neurriez gainera, gaurtik aurrera herri horietako ostalaritzak itxita izan beharko du harik eta egoera epidemiologikoa hobetzen den arte; hala ere, etxera eramateko janaria eskaini ahalko da. Bestalde, lau egunean positiborik gabe, Sondika eremu gorritik atera da. Nolanahi ere, Sondikako Udalak gizarte-sareen bidez ohartarazi duenez, 419,06ko tasa dute bertan eta “egoera oraindik kontuzkoa da”. Zamudiok eremu gorrian jarraitzen du.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).