Inbertsioa herriko argiak modernizatzeko planaren barruan dago. Horri lotuta, udalak gogora ekarri du iazko otsailean 127.000 euroko inbertsioa egin zela herriko 19 gune LED argiak ipinita indartzeko, hala nola Maurikobaso eta Doneztebe bideak, Mikel Deuna plaza eta institututik gertuen dagoen autobus-geralekua. Era berean, baserri batzuen sarrerako argiak aldatu ziren, eta argi berri bi ipini.
“Argiak berritzeko prozesua orain dela hiru urte baino gehiago hasi genuen eta dagoeneko 500 argi baino gehiago ordezkatu dira”, esan du Esther Apraiz Derioko alkateak. Bere hitzetan, LED teknologiak energia % 50 - % 70 aurreztea ekarriko du, argi-kantitate eta -kalitate handiagoa ekarriko du eta, hortaz, herritarren segurtasuna hobetzen lagunduko du.