Kontzertu-eskaintza zabala Baserri Antzokian

Aikor aldizkaria 2021ko mar. 29a, 14:24

Apirilean eta maiatzean hainbat kontzertu izango dira Baserri Antzokian, Derion. RockinBilbo webgunean azaldu dutenez, pandemia dela-eta Bilboko Azkena aretoa itxita dago eta programazioa Baserri Antzokira eraman da. Besteak beste, Avalanch, Moonshine Wagon, Amann & The Wayward Sons eta King Sapo taldeak konfirmatu dira.

Hauek dira zehatz-mehatz apirilerako eta maiatzerako antolatu diren kontzertuak:

-Avalanch: Alirio Netto (abeslaria) eta Alberto Rionda (gitarra-jolea). Akustikoa. Apirilaren 16an, 18:00etan.

-Ian Kay + Los Retumbes. Apirilaren 23an, 17:30ean.

-Moonshine Wagon. Apirilaren 24an, 18:00etan.

-Fernando Alfaro. Apirilaren 30ean.

- Amann & The Wayward Sons. Maiatzaren 1ean, 17:30ean.

- Lucas Colman. Maiatzaren 7an.

-King Sapo. Maiatzaren 8an, 17:00etan.

- El Pacto Rock Band. Maiatzaren 14an.

- Frank Mariscal & Ferran Exceso. Maiatzaren 15ean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).