Apirilaren 23an Liburuen Eguna izango da. Ospakizunaren harira, Emaúseko eguneko zentroak ekimen bat ipini du martxan Derion: Bookcrosing-a. “Zentroaren kanpoaldean kutxa bat egongo da eta nahi duen guztiak bertan utzi ahalko du dagoeneko irakurrita duen libururen bat. Gainera, nahi izanez gero, eskaintza ere idatzi ahalko du. Bestalde, nahi duenak liburu bat hartu ahalko du eta, animatuz gero, #liburuaskeak eta #Emaús traol-hitzak erabilita, argazkia gizarte-sareetara igo. Argazkiak Emaúsen webgunean ere argitaratuko dira”, azaldu dute Derioko egoitzaren arduradunek.